Ciclismo a Fondo Itzulia Basque Challengeren aldizakari ofiziala izango da. Itzuliaren lehenengo lasterketa zikloturistaren edizioak gure kirolaren argitalpen dekanoaren babesa izango du. Probako albiste eta berri garrantzitsuenak argitaratuko dira. Gainera, bere sare sozialen bidez lasterketarako inskripzioak zozketatuko dira.
Itzulia Basque Challengetik akordioari buruz hitz egin dute: “Oso pozik gaude Ciclismo a Fondo bezalako aldizkari baten laguntza izateagatik. Gure lehenengo edizioan hain kolaboratzaile indartsuak izateak agerian uzten du proiektu honen dimentsioa”.
Zikloturistaren antolakuntzak, parte-hartzaileen artean, Ciclismo a Fondorako urteko 10 harpidetza digital zozketatuko ditu.