Prezio murriztua urtarrilaren 31era arte edo lehen 100 inskripzioetan
Itzulia Basque Challenge 2023ko proba zikloturistan izena emateko epea gaur ireki da ofizialki, 2023ko urtarrilaren 13an.
Gaurtik hasi eta martxoaren 31ra arte Itzulia 2023ko etapa nagusiko ibilbideaz gozatu nahi duen zikloturista orok eman dezake izena. Bi ibilbide eskainiko dira; batetik, World Tour delakoa; 137,8 kilometroko luzera eta 3.600 metroko desnibela izango du; bestetik, iraupen erdiko ibilbideak 80,6 kilometroko luzera eta 2.100 metroko desnibela izango du.
Lehen 100 inskripzioetan edo urtarrilaren 31era arte 80 euroko prezio murriztua izango da, gertatzen den lehen gauza. Lehen 100 inskripzioak osatu edo data iritsi ondoren, prezioa 90 eurokoa izango da otsailaren 1etik otsailaren 28ra; ondoren, azken egunetarako prezioa 99 eurokoa izango da, martxoaren 1etik aurrera, inskripzioak itxi arte.
Proba apirilaren 9an izango da Eibar udalerrian (Gipuzkoa), eta bezperan bukatuko den Itzulia 2023ko nazioarteko probaren ibilbide berbera izango du. Hortaz, proba zikloturistako parte hartzaileek munduko txirrindulari onenen kilometro berberak egin eta horiekin gozatu ahalko dute, World Tour lasterketaren azpiegitura berberetan, hain zuzen ere.