Itzulia Basque Challenge lasterketako bi ibilbideak aurkeztu dira

Itzulia Basque Challenge probak bi ibilbide izango ditu.

World Tour ibilbideak Itzulia 2023ko etapa nagusiko ibilbide berdina izango du.

Iraupen erdiko ibilbideak 80,6 km eta 2.100 metro baino gehiagoko desnibela izango du.

Gaur, urtarrilaren 13an, Itzulia Basque Challenge 2023 probako bi ibilbideak aurkeztu dira Eibarren. Gipuzkoako udalerriak Kirolaren Europar Hiriburu aitorpena jaso du 2022an, eta 2023ko apirilaren 9an ospatuko den World Tour zikloturistaren aurkezpena hartu du. Aurkezpenean Eibarko alkate Jon Iraola, Ander Curiel zinegotzia eta OCETAko presidente Julián Eraso elkartu dira.

Jon Iraola alkateak adierazi duenez, «txirrindularitzarekin horren lotuta dagoen hiri honetako alkate gisa, eta kirol hau gure ondare historiko zein industrialaren parte denez, ohore handia da Eibar berriz ere Itzulia lasterketako etapa erabakigarrienaren kokaleku izatea. Aurten ez dugu helmugaz Arraten gozatuko, baina hala ere zirraragarria izango da txirrindulariak lasterketa gogorrenetako batean haien burua probatzen ikustea; gainera, txirrindularitza are gehiago gerturatzea lortuko dugu, gure hiriaren bihotzera ekarriko baitugu. Eibarko Udalean jarraitu egingo dugu txirrindularitzaren egutegian horren garrantzitsua den lasterketa hau geure hirira ekartzearen aldeko apustua egiten».

Bestalde, Ander Curiel Kirol zinegotziak gehitu duenez, «Eibar Kirolaren Europar Hiria (2023) aukeratu izana azaltzen duen erakusgaietako bat da lasterketa hau. Gure hiria txirrindularitzaren sorterria da eta, horrenbestez, kirol diziplina horretako kategoria goreneko lehiak ekartzearen aldeko apustua egingo dugu beti».

Sare sozialen bitartez aurreratu zen moduan, bi ibilbide eskainiko dira; batak Itzulia 2023ko etapa nagusiko ibilbide berbera izango du; bestea, berriz, iraupen erdikoa izango da, laburragoa eta ez horren gogorra.

Lehen aukerak 137,8 kilometro eta 3.600 metro baino gehiagoko desnibela izango du. Ibilbide gogor horretan zikloturistek 7 mendate puntuagarriri egin beharko diete aurre. Bigarrena iraupen ertainekoa izango da;  80,6 kilometroko luzera eta 2.100 metroko desnibela izango du; lau mendate zeharkatuko ditu, bi mendate lehen kategorikoak, mendate bat bigarren kategoriakoa eta azkena hirugarren kategoriakoa.

Izen ematea dagoeneko zabalik dago esteka honen bitartez.

Jarraitu irakurtzen

berri gehiago