egun

Itzulia Basque Challengeren bigarren edizioa aurkeztu da

segunda edición de la Itzulia Basque Challenge
  • Lehenengo edizioko bi ibilbideei eutsi zaie, eta 2024ko Itzuliko 6. etapako berbera izango da.
  • Edizio honetan, gainera, izena emateko aurreikuspenak gainditu dira.
  • Itzulia Basque Challenge egutegi zikloturistan finkatzen hasi da.

Gaur, martxoak 20, Eibarren, Itzuliko martxa zikloturistaren bigarren edizioa aurkeztu da, Itzulia Basque Challenge, alegia. Seguruenik Itzulian erabakigarriena den azken etapa armagintzaren hirian egingo da berriro, eta, horren ondorioz, berriro ere, Itzulia Basque Challenge garatuko da bertan. Apirilaren 6an, larunbata, Itzuliko etapa nagusia egingo da, eta, apirilaren 7an, igandea, zaleak profesionalak bezala sentitu ahal izango dira martxan bertan.

Bigarren edizio honetan, martxako ibilbide ofiziala lehenengo edizioko berbera izango da. 7 mendate, 137,8 km eta 3.600 m-tik gorako alde positiboa edukiko ditu. Hain erronka gogorra nahi ez dutenei, ordea, iraupen erdiko ibilbidea eskainiko diete antolatzaileek, eta 80,6 km, 4 mendate eta 2.100 m-tik gorako aldea izango ditu.

Honako hauexek egon dira aurkezpenean: Eibarko alkatea, Jon Iraola; Gipuzkoako Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamenduko diputatua, Azahara Domínguez; eta Itzulia Basque Challengeko zuzendaria, Javier Riaño.

Eibarko alkateak, Jon Iraolak, azaldu duenez, “inolako zalantzarik gabe, txirrindularitza gure muinetakoa da. Izan ere, gehien sustraituta ditugun kiroletakoa da, baita gure DNArekin lotura handiena duena ere. Hori dela eta, norgehiagokako antolatzaileei eman dizkie eskerrak Eibarren aldeko apustua egitearren”. Era berean, “pribilegioa da etapa nagusia Eibarren bertan egitea, Itzuliko etapa politena eta erabakigarriena dela kontuan hartuta. Eibarko Udaletik, babesa emango dugu, eta apustua egingo dugu, egutegi zikloturistan hain garrantzitsua den lasterketa hau geure hirira ekarri ahal izateko”.

Azahara Domínguezen esanetan, “Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamenduko diputatu moduan, pozteko modukoa da gure lurraldean horrelako ekitaldiak egitea, ezin hobeto bat egiten dutelako turismoaren arloan bultzatzen ari garen estrategiarekin. Izan ere, lehenengo eta behin, denboralditik kanpo egiten den jarduera da. Bigarrenez, hiriburutik kanpo egiten denez, tradizio turistiko txikiagoko lurraldeko beste leku batzuk sustatzeko aukera ere ematen du, eta, horren ondorioz, jarduera turistikoak sortutako aberastasuna berdintasun handiagoz banatzen da eskualde guztien artean. Azkenik, horrelako ekitaldiak interesgarriak dira erakarri nahi ditugun turisten profilerako, hau da, lekua errespetatzen duen turista izatea eta, horrez gain, gure paisaiak ezagutzeko, nondik gatozen jakiteko eta gure tradizioak nahiz kultura ulertzeko interesa edukitzea”.

Amaitzeko, Javier Riañok, martxa zikloturistako zuzendariak, adierazi duenez, “lehenengo urtean, funtsezkoa zen ondo egitea eta izena eman zuten eta guganako konfiantza eduki zuten guzti-guztiei kalitatea eskaintzea. Horixe bera da gure martxaren helburua, hau da, kalitatea eskaintzea eta profesionalen antzeko esperientzia bizitzeko aukera ematea”. Halaber, bere esanetan, “maila premium hori lortzeko, ezinbestekoa da lurraldeko turismoa sustatzeko orduan proiektu honetan konfiantza daukaten instituzioen eta marken babesa edukitzea”.

Zikloturisten esperientzia are gehiago hobetzeko, antolatzaileek baliabide gehiago inbertituko dituzte segurtasunean, bi probetako ibilbidean. Horrez gain, beste anoa-postu bat jarriko da ibilbidean, Arrateko Krabelineko igoera ezin gogorragoaren hasiera-hasieran, hain zuzen ere.

Izena emateko epea zabalik egongo da harik eta inskripzio guztiak amaitu arte.

Jarraitu irakurtzen

berri gehiago

La Itzulia Basque Challenge ya tiene fecha para 2024

Itzulia Basque Challengek badu 2024rako data

2024ko Itzulia Basque Challengek badu data. 2024ko apirilaren 7an, txirrindularitzaren zale guztiek Eibarren goi mailako proba zikloturista batekin dute hitzordua.  Itzulia Basque Challengeko antolatzaileek ofizialki